Albisteak

‘Incognita Patagonia’ dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia antolatu dira ostiral honetarako

• Eñaut Izagirreren ikus-entzunezkoa San Agustin Aretoan ikusi ahal izango da, 19:30etatik aurrera. • Sarrerak 2 eurotan daude salgai Morroskillon.

2022·02·07


‘Incognita Patagonia’ dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia antolatu dira ostiral honetarako

  • Eñaut Izagirreren ikus-entzunezkoa San Agustin Aretoan ikusi ahal izango da, 19:30etatik aurrera.
  • Sarrerak 2 eurotan daude salgai Morroskillon.

 

Mendaroko San Agustin Aretoa Auditorioak Eñaut Izagirrek sortutako 'Incognita Patagonia' ikus-entzunezkoaren proiekzioa hartuko du ostiral honetan, otsailak 11. Proiekzioa 19: 30ean hasiko da, eta dokumentalaren ondoren gaiari buruzko solasaldia ere antolatu da. Ekitaldia euskaraz izango da.

Interesa duen orok badu sarrerak erosteko aukera; Morroskillon daude salgai, bi euroren truke. Dokumentalaren sinopsiak honela dio: Patagoniako azken izotz eremua arakatuz, ‘Incognita Patagonia’ eskalada eta kartografia glaziarreko esplorazio bat da, eta Cloue (Hoste uhartea, Hego Amerikako hegoaldea) izotz eremua esploratzeko eta zeharkatzeko ikerketa historikoko proiektu bat da. Oraindik egiteko dagoen erronka mendizalea da Patagonian, esploratu gabeko eremu baten bihotzean.