Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Pasa den azaroaren 12an egin zen Mendaroko Hezkuntza Foroa abian jartzeko aurreikusitako lehen bilera

.

2025·11·21


Pasa den azaroaren 12an egin zen Mendaroko Hezkuntza Foroa abian jartzeko aurreikusitako lehen bilera

 

OinHerri Herri Hezitzaileen Sarearen gidaritzapean elkartu ziren Mendaroko Udaletxean Mendaroko ikastola, Arno guraso elkartea, In Leike kultur elkartea, Abillion (Mendaroko udal gimnasioa, eta ikastolako haurrekin eskola kirola, jolas hezi eta psikomotrizitate programak martxan jartzeaz arduratzen den empresa) ordezkariak eta udaleko herritartasun teknikari eta arduradun politikoak. 

Mendaroko hezkuntza ekosistemaren diagnostikoa egitea zen lehenbiziko bilera honen helburua. Beste bi bilera egingo dira hurrengo asteetan, Mendaroko Hezkuntza Foroak zertarako balio beharko lukeen hausnartu eta egin nahi den hori nola inplementatu daitekeen hausnartzeko. Bilera horien ostean Mendaroko Hezkuntza Foroa martxan jarri eta eragile guztiek elkarlanean hezkuntzari lotutako proiektu desberdinak aurrera eramatea da helburua.

Azaroaren 26rako eta abenduaren 17rako aurreikusita daude falta diren bi bilerak.