Link interesgarriak

Atzealdea Parrila berria jarri du Mendaroko Udalak Santakutzeko aisialdi-gunean

• Asketa enpresa izan da lan hori egitearen arduradun eta 2.928,96 euroko aurrekontua izan du (BEZ kanpo). • Horrez gain, eremua atondu eta uda sasoirako prest uzte aldera, bertako mahaiak zein eserlekuetako egurrezko taulak konpondu ditu Iraolagoitia arotzak. Azken lan horietara bideratu ditu Udalak 750 euro (BEZ kanpo).

2021·06·18


Parrila berria jarri du Mendaroko Udalak Santakutzeko aisialdi-gunean

  • Asketa enpresa izan da lan hori egitearen arduradun eta 2.928,96 euroko aurrekontua izan du (BEZ kanpo).
  • Horrez gain, eremua atondu eta uda sasoirako prest uzte aldera, bertako mahaiak zein eserlekuetako egurrezko taulak konpondu ditu Iraolagoitia arotzak. Azken lan horietara bideratu ditu Udalak 750 euro (BEZ kanpo).

 

Uda sasoia eta eguraldi ona heldu dela aprobetxatuz, Mendaroko Udalak Santa Krutzeko aisialdi-gunea atondu eta prest uzteko lanak burutu ditu azken egunotan.

Esaterako parrila berria jarri du bertan, egun pasa bazkaltzera edo afaltzera joaten direnek janaria prestatzeko erabili ahal dezaten. Iaz ezarritako barbakoa bikoitzari, beraz, beste berri bat gehitu dio aurtengoan, herritarren gozamenerako. Lan hori Asketa enpresak burutu du eta 2.928,96 euroko aurrekontua izan du (BEZ kanpo).

Horrekin batera, baita ere iaz ezarritako mahai zein eserlekuetako egurrezko taulak ere konpondu dira. Lan horiek Iraolagoitia arotzak egin ditu 750 euroko aurrekontuarekin (BEZ kanpo).

Asmoa da, Santa Krutzeko eremua familia edo lagunartean egun pasa egiteko espazio edo bilgune atsegina bilakatzea. Horretarako, iaz egindako eraberritze lanei aurtengo hobekuntzak gehitu dizkio Udalak, mendarotarrei beharrezko azpiegiturak eskaintzeko helburuz.