Albisteak
Atzealdea

Padel pistaren erabilera mugatu da Covid-19agatik

● Padel pistaren erabilera mugatu da Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 7ko agindua jarraituz. Erabiltzaile profesional eta erdi profesionalek soilik erabili ahal izango dute. ● Taldeko kirola eta bestelako jarduerak eten dira ere.

2020·11·11


Padel pistaren erabilera mugatu da Covid-19agatik

  • Padel pistaren erabilera mugatu da Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 7ko agindua jarraituz. Erabiltzaile profesional eta erdi profesionalek soilik erabili ahal izango dute.
  • Taldeko kirola eta bestelako jarduerak eten dira ere.

Mendaro, 2020ko azaroaren 11

Padel pistaren erabilera mugatu da Covid-19 dela-eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 7an agindutako neurri berriengatik. Baimenduta daude soilik lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen kirol-entrenamenduak eta lehiaketak. Profesionala edo erdi profesionala ez den federazio-lehiaketak etengo dira eta pista erabili ahal izateko baimena ziurtatu beharko da.

Erdi profesionaltzat jotzen dira egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak, guztiak kategoria absolutuan. Barne hartzen dira kategoria absolutuko maila goreneko kirol lehiaketak.

 

Taldeko kirola eta bestelako jarduerak etenda

Azpilgoetako lokalen erabilera mugatu da ere. Taldeko edozein kirol-jarduera eten da Eusko Jaurlaritzaren aginduz, eta bertan behera geratuko dira ere musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektiboak.