Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Padel eta frontoiko erreserbak eta ordainketak egiteko sistema berria apirilaren 14an

.

2025·04·03


PADEL ETA FRONTOIKO ERRESERBAK ETA ORDAINKETAK UDALEKO WEB ORRIAREN BITARTEZ EGITEKO SISTEMA APIRILAREN 14AN JARRIKO DA MARTXAN

Frontoiaren eta padel pistaren erabilera erreserbatu, ordainketa egin eta sarrerako giltzen kudeaketa jubilatuen tabernaren bitartez egin izan da azken urteetan Mendaron. Aurrerantzean, ordea,  erabiltzaileen malgutasuna eta erosotasuna hobetu nahian internetez egin beharko dira bai erreserbak eta bai ordainketak, horretarako sortutako https://mendarobirtuala.eus web orriaren bitartez. 

Ez hori bakarrik, instalazioetako sarrera kontrolerako zarraila bereziak ere instalatuko dira, eta ohiko giltzak erabili beharrean, web bidez erreserba egiten denean erabiltzaileari telefono mugikorrera iritsiko zaion kode bat erabili beharko da instalazioetara sartzeko. Kode horrekin atea zabaltzeko, lehenbizi, JustIn Mobile aplikazioa instalatu beharko da norbere mugikorrean, azken finean, giltza birtual baten antzekoa litzatekeena. Telefonoarekin atea zabaltzeko Bluetooth-a aktibatuta izan beharko da. Telefono mugikorra erabiltzeko aukerarik ez dutenek Udaletxean eskatu beharko duten txartel digitalen bidez sartu ahal izango dira instalazioetara.

Funtzionatzeko modu hau martxan jarri aurretik Udalak bi instalazio hauen erabilera arautzeko ordenantza bat egiteko parte hartze prozesua burutu zuen eta horretan oinarrituta onartu zuen bi instalazio hauetarako erabilera arautegiak.

Padel pista eta frontoiaren erabilerarako arauak: 

  • ordua 10 euro (argia barne) ordaindu beharko da, pandemia aurreko prezioetara itzuliz; 
  • 14 urtetik beherakoek adin nagusiko norbaiten bidez egin beharko dute erreserba;
  • igandetik ostegunera 9/21 eta ostiral eta larunbatetan 9/22 ordutegia izango dute;
  • gehienez astebete barruko orduak erreserbatu daitezke; 
  • erabiltzaileko egunean ordu bat edo bi erreserbatu daitezke eta astean gehienez hiru ordu; 
  • 48 ordu falta diren arte erreserba bertan behera utzi ahal izango da; 
  • erretserba ordua amaitutakoan gauzak jaso eta pista garbi utzi beharko da;
  • Mendaroko Udalak instalazio horiek erabiltzeko erabateko lehentasuna izango du.

Apirilaren 9tik 13ra padel pista eta frontoiko aldagelak itxita egongo dira zerraila berriak instalatu eta sistema berria martxan jartzeko lanak direla eta. Apirilaren 14tik aurrera sistema berria herritarrentzat erabilgarri egotea aurreikusten da.

Aipatutako https://mendarobirtuala.eus web orrian edo Udalera bertaratuta ezagutu ahal izango ditu hala nahi duenak sistema berriaren inguruko zehaztapen guztiak.

 

ERRESERBAK EGITEKO JARRAIBIDEAK