Berriak
Atzealdea Ostiral honetan, urriak 8, gazte-batzarra Gaztelekuan
2021·10·07
Ostiral honetan, urriak 8, gazte-batzarra Gaztelekuan
-
Arratsaldeko 17:30ean izango da eta helburua da egun eta ordutegi proposamenak aztertu, funtzionamendua eta planak aurkeztu eta hezitzaile berriak ezagutzea.
Ostiralean, urriak 8, 17:30ean gazte-batzarra izango da Gaztelekuan, egun eta ordutegi proposamenak aztertu, funtzionamendua eta planak aurkeztu eta hezitzaile berriak ezagutzeko.
Gaztelekuak oinarrizko proposamena landu du honako ordutegiarekin: ostiralak, larunbatak eta igandeak 18:00etatik 20:00etara, DBH 1 eta Batxilergoko lehen maila arteko gazteei zuzendua. Proposamen hau gazteekin landu nahi da eta funtzionamendu definitiboa adostu. 35 laguneko aforoa izango du Gaztelekuak.
Mendaroko Udalak parte hartzera deitu ditu herriko gazteak.