Albisteak

Ostiral honetan, urriak 22, ‘Munduko panpinak’ ipuin kontaketa Mendaron

• Arratsaldeko 18:30ean izango da Mendaroko Udalbatza Aretoan. 4-8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua. • 35 pertsonako aforo mugatua du ekitaldiak eta gonbidapenak doan eskura daitezke Liburutegian.

2021·10·19


Ostiral honetan, urriak 22, ‘Munduko panpinak’ ipuin kontaketa Mendaron

  • Arratsaldeko 18:30ean izango da Mendaroko Udalbatza Aretoan. 4-8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua.

  • 35 pertsonako aforo mugatua du ekitaldiak eta gonbidapenak doan eskura daitezke Liburutegian.

Mendaro, 2021eko urriak 19

Datorren ostiralean, urriak 22, Liburutegiaren Eguna ospatzeko, ipuin kontaketa saioa antolatu du Udalak: ‘Munduko panpinak’ ipuin kontaketa Lupe Lekuonaren eskutik.

Lekuonak kutxa batekin egiten ditu ipuin kontaketa saioak. Kutxa horretan panpinak eta ipuinak biltzen ditu. Haren bidaietan leku desberdinak ezagutzeaz batera, horietako kondairak, ipuinak eta panpinak batzen ditu. Emanaldia “fantasiari irekita” dagoen leihoa dela adierazi du Lekuonak.

Arratsaldeko 18:30ean izango da Mendaroko Udalbatza Aretoan. 4-8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua.

35 pertsonako aforo mugatua du ekitaldiak eta gonbidapenak doan eskura daitezke Liburutegian.