Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Ostiral honetan, otsailak 10, Kilimon etorbidean asfaltatutako zatia pintatzeko lanak burutuko ditu Udalak

• Asfaltatutako eremu osoa ez da pintatuko orain, bai ordea gehientsuena. Gainerako zatian inprimaketa lanak gauzatuko dira obrak aurrera egin ahala. • Kilimon 1 eta 5 artean dauden aparkalekuak libre uzteko deia egin die Udalak bizilagunei. Trafikoan ez du eragin berezirik izango.

2023·02·09


Ostiral honetan, otsailak 10, Kilimon etorbidean asfaltatutako zatia pintatzeko lanak burutuko ditu Udalak

  • Asfaltatutako eremu osoa ez da pintatuko orain, bai ordea gehientsuena. Gainerako zatian inprimaketa lanak gauzatuko dira obrak aurrera egin ahala.
  • Kilimon 1 eta 5 artean dauden aparkalekuak libre uzteko deia egin die Udalak bizilagunei. Trafikoan ez du eragin berezirik izango.

 

Hirigunea eta Kilimon hiribidea, Maite Maiora kirolgunea eta Mendaroko ospitalea lotuko dituen igogailu-sistema berria ezartzeko lanak aurrera doaz. Igogailuen estrukturak ezarri ostean, pasa den astean Kilimon etorbidean, tren geltokitik igogailu berriaren pareko eremura bitartean, asfaltatze lanak burutu ziren. Bihar, otsailak 10, pintaketa lanak gauzatuko dira eguraldi ona baliatuz.

Asfaltatutako eremu osoa ez da pintatuko orain, bai ordea gehientsuena. Gainerako zatian inprimaketa lanak gauzatuko dira obrak aurrera egin ahala.

Kilimon 1 eta 5 artean dauden aparkalekuak libre uzteko deia egin die Udalak bizilagunei. Trafikoan ez du eragin berezirik izango.