Link interesgarriak

Ostegun gauean ospitalerako bidea bi orduz itxiko da ibilgailu astunentzako, zubiko konponketa lanak direla eta

.

2023·10·31


Ostegun gauean ospitalerako bidea bi orduz itxiko da ibilgailu astunentzako, zubiko konponketa lanak direla eta.

 

Datorren osteguneko (azaroak 2) gaueko 23:30 eta ostiraleko (azaroak 3) goizeko 1:30 bitartean, Ospitalerako bidea ibilgailu astunentzako (autobusak eta kamioiak) itxita egongo da autobus geltokiaren parean, zubiko konponketa lanak direla eta. Tarte horretan automobil eta anbulantziek, banaka bada ere, pasatzeko aukera izango dute.

 

Errepidea ixtea beharrezkoa da, izan ere, 80 toneladatako garabi berezi bat erabiliko baita, zubian aurreikusitako lanak egin ahal izateko, zubiari loturik dagoen egurrezko pasarelaren goiko partea kentzeko.

 

Lan hauek egiteko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira.