Link interesgarriak

Ostegun gauean ospitalerako bidea hiru orduz itxiko da ibilgailu astunentzako, zubiko konponketa lanak direla eta

.

2023·10·31


Ostegun gauean ospitalerako bidea hiru orduz itxiko da ibilgailu astunentzako, zubiko konponketa lanak direla eta.

 

Datorren osteguneko (azaroak 9) gaueko 23:30 eta ostiraleko (azaroak 10) goizeko 2:30 bitartean, Ospitalerako bidea ibilgailu astunentzako (autobusak eta kamioiak) itxita egongo da autobus geltokiaren parean. Tarte horretan automobil eta anbulantziek, banaka bada ere, pasatzeko aukera izango dute.

 

Errepidea ixtea beharrezkoa da, izan ere, mikropilotajeko makinak jartzeko.

Beraz, lan hauek irauten duten bitartean, ezinezkoa izango da ibilgailu astunak (autobusak eta kamioiak) hegoalderantz igarotzea Mendaro aldean, zubia zeharkatu ondoren (ospitalerantz eta poligonoetarantz).

80 tonako garabi berezi bat erabiliko da, Kilimon kalean gutxienez auto edo anbulantzia bat igaro ahal izateko, eta, beraz, mota horretako ibilgailuek norabide guztietan zirkulatu ahal izango dute. Zaborra biltzeko kamioiak eta antzeko neurriak dituztenek ere inolako arazorik gabe zirkulatu ahal izango dute.

 

Lan hauek egiteko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartuko dira.