Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Ospitalera eramaten duen igogailuetako pasareletan zuloak egin dituzte berriro
2025·10·29


Ospitalera eramaten duen igogailuetako pasareletan zuloak egin dituzte berriro. Hainbat aldiz gertatu da dagoeneko gauza bera. Badirudi patineteen erabilera okerra dela kalte honen arrazoia. Mendaroko Udalak gaitzespenik irmoena agertu nahi du guztion baliabideak horrela hondatzen dituztenen aurrean. Ezin da horrelako jarrerarik inola ere onartu.
Ez dauka inongo zentzurik herritar guztion diruarekin ordaintzen diren eta guztion onurarako diren azpiegiturak horrela tratatzeak.
Mendaroko Udalak dei egiten die herritarrei guztion ondarea guztion artean zaintzeko, eta jokaera antisozial hauek baztertzeko.