Albisteak
Atzealdea

Organikoaren edukiontzietan pedalak ezarri dira, herritarren segurtasuna bermatzeko

Neurri honek epe motzean herritarren segurtasuna bermatzeaz gainera Koronabirusa dela eta, epe luzera hiri-hondakin solidoen edukiontziak egokitzen ditu guztion erosotasunerako, bereziki mugikortasun urriko pertsonek eta auzotar zaharrenek irekitzea errazten du.

2020·04·21


Organikoaren edukiontzietan pedalak ezarri dira, herritarren segurtasuna bermatzeko

 

  • Neurri honek epe motzean herritarren segurtasuna bermatzeaz gainera Koronabirusa dela eta, epe luzera hiri-hondakin solidoen edukiontziak egokitzen ditu guztion erosotasunerako, bereziki mugikortasun urriko pertsonek eta auzotar zaharrenek irekitzea errazten du.
  • Organikoaren eta errefusaren edukiontziak zabalik, mendarotarren segurtasunerako.

 

Organikoaren edukiontzietan pedalak ezarri ditu Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak.  Neurri honek epe motzean herritarren segurtasuna bermatzeaz gainera koronabirusa dela eta, epe luzera hiri-hondakin solidoen edukiontziak egokitzen ditu mendarotar guztien erosotasunerako, bereziki mugikortasun urriko pertsonek eta auzotar adinekoenek irekitzea errazten du.

Organikoaren eta errefusaren edukiontziak zabalik, herritarren segurtasunerako

Hasieran aipatu eran, edukiontzi organikoen sarraila ireki da. Mankomunitateak herritarrei dei egiten die edukiontzien irletan lurrean poltsarik ez uzteko, higiene neurriak bermatu ahal izateko.

Edukiontzi grisak ere zabalik daude.

Edukiontziak zabalik egoteagatik, ordea, birziklatzen jarraitu behar da, koronabirusa duten pertsonek izan ezik; hauek ezin dute birziklatu, soilik edukiontzi grisak erabili behar dituzte.

Neurri hau Alarma Egoeran soilik mantenduko da. Bitarte honetan, herritarrek ez dute zertan txartelik erabili behar izango, eta epe hau ez da kontutan izango erabilera kopuru minimoa (25) kontatzerakoan.