Link interesgarriak

Ontzi arinak nola sailkatu behar diren adierazten duen eskuorria banatu da eskualdeko etxebizitza guztietan

● Ekonomia zirkularrean jartzen du azpimarra, hondakinak modu egokian sailkatuz gero lor daitezkeen produktu berrien inguruko informazioa emanez. ● Edukiontzi horian utzi daitezkeen eta utzi ezin daitezkeen hondakinak zeintzun diren ere azaltzen da bertan.

2024·02·09


  Ontzi arinak nola sailkatu behar diren adierazten duen eskuorria

   banatu da eskualdeko etxebizitza guztietan

 

  • Ekonomia zirkularrean jartzen du azpimarra, hondakinak modu egokian sailkatuz gero lor daitezkeen produktu berrien inguruko informazioa emanez.
  • Edukiontzi horian utzi daitezkeen eta utzi ezin daitezkeen hondakinak zeintzun diren ere azaltzen da bertan.

 

Debabarrenako Mankomunitateak sentsibilizazio ekintza berri bat jarri du martxan, eta eskualdeko etxebizitza guztietan banatu ditu ontzi arinak nola sailkatu behar diren adierazten duten eskuorriak, Ecoembes erakundearen finantziazioarekin.

 

Eskualdean ontzi arinen kopuru txikia jasotzen da gaika biztanleko, 19kg urtean biztanleko, beraz, herritarrak ontzi arinak modu egokian sailkatzeko deia zabaldu nahi du Mankomunitateak eskuorrien bidez, zuzenean etxebizitzetan eragiteko helburuarekin. Sentsibilizazio ekintzez gain, Mankomunitateak duela hilabete gutxi aldatu zituen edukiontzi horiak eta berriak jarri zituen, herritarrei birziklatzea errazten dietenak.

 

Ekonomia zirkularra eta ontzi arinak

 

Eskuorriaren helburua da herritarrei hondakinen sailkapen egokiaren inguruko informazioa eta ekonomia zirkularraren onurak helaraztea. Horretarako, hondakinak modu egokian sailkatuz gero lor daitezkeen produktu berrien inguruko informazioa ematen da eskuorrian, modu bisualean, eta edukiontzi horira bota daitezkeen hondakinak zeintzuk diren argi azaltzen da, baita bertara bota ezin daitezkeenak zein diren ere.

 

Debabarrena eskualdeko gaikako bilketa tasa hobetzea da helburu nagusia, eta hori guztion elkarlanarekin eta konpromisoarekin soilik lortu daiteke.

 

                 ESKUORRIA

 

es