Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Ongi etorri saio integrala izango da Mendaroko Udalean abenduaren 11n, arratsaldeko 18:30ean
2025·12·04

Ongi etorri saio integrala izango da Mendaroko Udalean abenduaren 11n, arratsaldeko 18:30ean
Mendarok aurrerapauso garrantzitsua eman nahi du gure herrira bizitzera datozen bizilagun berrientzako harrera protokoloa diseinatuz eta martxan jarriz. 2025ean abiatu zen proiektu hau Mendaroko Udalak bultzatu du, Emun aholkularitzaren gidaritzapean, eta bere helburua da herrira bizitzera datozen pertsonei harrera hobea egin eta orientazioa eskaintzea, herria hobeto ezagutu eta bertan integratzeko beharrezko baliabideak emanez.
Protokoloaren garapena bi fase nagusitan banatu da. Lehenengo fasea 2025eko ekainean amaitu zen, harrera instituzionala lantzearekin batera. Fase horretan udal-langileentzako prestakuntza eskaini zen eta baliabideen gida bat sortu zen, ongi etorri instituzionalari forma emateko.
Bigarren fasea, harrera integrala, 2025eko irailean jarri zen abian. Horretarako, udalak herriko elkarte eta eragileekin hartu-emanak sendotu zituen, eta formakuntza-prozesu bat abiatu zen harrera integrala modu koordinatuan bideratzeko. Fase honen xedea da herriko eragileen parte-hartzea sustatzea, bizilagun berrientzako babes-sarea osatzea eta herriko kohesio soziala sendotzea.
Ekimenaren oinarrian Mendaroko bizikidetza indartzea dago: jatorria edozein dela ere, pertsona guztiek komunitatearen parte sentitzeko aukera izan dezaten. Horretarako, kultura aniztasuna, euskara, genero berdintasuna eta udal zerbitzuetara irisgarritasuna bezalako alderdiak aurkezteaz gain, herriko elkarte eta eragileekin batera Mendaron egiten diren ekintzen berri ere emango da.
Prozesuari amaiera datorren astean emango zaio, abenduaren 11n, arratsaldeko 18:30ean, harrera integralaren gauzatzearekin. Egun horretan ongi etorri saioa herriko eragileekin batera egingo da, eta hemendik aurrera sei hilean behin egiteko asmoa dago.
- Telefonoa: 943033282
- Emaila: gizartekintza@mendaro.eus