Albisteak

Olaia Revert idazleak ‘Goazen txangora!’ liburua aurkeztuko du larunbat honetan Udaletxeko Udalbatza Aretoan

• Idazlearekin batera izango da Beatriz Gonzalez, ipuinaren ilustratzailea.

2022·03·08


Olaia Revert idazleak ‘Goazen txangora!’ liburua aurkeztuko du larunbat honetan Udaletxeko Udalbatza Aretoan

  • Idazlearekin batera izango da Beatriz Gonzalez, ipuinaren ilustratzailea.

 

Olaia Revert idazle mendarotarrak etxean aurkeztuko du ‘Goazen txangora!’ liburua, berez azkenengo lana. Aurkezpen ekitaldia larunbat honetan, martxoaren 12an, izango da Mendaroko Udaletxeko Udalbatza Aretoan, 12:00etatik aurrera.

Ekitaldian Beatriz Gonzalez izango du lagun, ipuinaren ilustrazio lanaz arduratu baita, eta bien artean bideratuko dute aurkezpena..

Reverten lan berri hau Irakurketa Erraza ekimenerako idatzitako liburua da. Ekimen hau irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonekiko sentsibilizaziotik sortu da. Kolektibo zabala da, eta biztanleriaren %30era irits daiteke. Material espezifikoen funts bat behar da irakurketaz gozatzeko, kulturarako sarbidea izateko eta informaziorako eskubidea izateko.