Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea OHARRA: Etxeetako bolumen handiko traste zaharrak jasotzeko Debabarreneko Mankomunitateari abisua pasatu behar zaio

.

2025·07·22


Herritarron arteko elkarbizitza egoki baterako ezin du bakoitzak nahi duena nahi duenean egin. Arauak errespetatu egin behar dira.

Etxeetako bolumen handiko traste zaharrak (armairu, koltxoi, labadora, frigorifiko etab.) jasotzeko Debabarreneko Mankomunitateari abisua pasatu behar zaio 9:00 eta 14:00 bitartean 943700799 telefonora deituta. Mendaron ostegunetan 20:30 eta 21:30 bitartean utzi behar dira traste hauek hurbileneko zabor bilketarako edukiontzien ondoan, oinezkoei pasabidea oztopatu gabe.