Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Nahia Malvar, Nagore Arakistain eta Marina Archeli, Mendaroko XXVII. Euskarazko Ipuin Lehiaketako saridunak

• Maila bakoitzeko irabazle bat egon da, eta tablet bana jaso dute saridunek.

2022·02·07


Nahia Malvar, Nagore Arakistain eta Marina Archeli, Mendaroko XXVII. Euskarazko Ipuin Lehiaketako saridunak

  • Maila bakoitzeko irabazle bat egon da, eta tablet bana jaso dute saridunek.

 

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 28an, jakinarazi ziren Mendaroko XXVII. Euskarazko Ipuin Lehiaketako irabazleak. Hiru maila desberdin zeuden, eta bakoitzeko irabazle bana aukeratu zuen epaimahaiak:

  • A mailako (LH1, LH2, LH3 eta LH4) irabazlea Nahia Malvar Ibañez (Elgoibarko Ikastola).
  • B mailako (LH5, LH6, DBH1 eta DBH2) irabazlea Nagore Arakistain (Mendata Ikastetxea).
  • C mailako (DBH3 eta DBH4) irabazlea Marina Archeli (Elgoibarko Institutua).

Hiru irabazle hauek tablet bana jaso zuten, eta gainerako parte hartzaileek (guztira 825) oroigarri bana jasoko dute datozen egunetan. Bakoitzaren ikastetxeetara bidaliko dira.