Link interesgarriak

Musikalean jaialdia Mendaron Santa Zezilia egunagatik

• Azaroaren 21ean eta 24ean ekitaldi musikatuak egongo dira herrian zehar.

2021·11·18


Musikalean jaialdia Mendaron Santa Zezilia egunagatik

  • Azaroaren 21ean eta 24ean ekitaldi musikatuak egongo dira herrian zehar.

 

Azaroaren 22an da Santa Zezilia eguna, eta Mendaroko Udalak Musikalean jaialdia antolatu du musikarien egunaren harira, kultura sustatzen jarraitzeko helburuarekin.

Azaroaren 21ean Musika Eskolako txistulariak arituko dira herri guztian zehar kalejiran, 12:00etatik aurrera. Azaroaren 24an, berriz, trikitilari eta panderojoleek kalejira bat egingo dute, abesbatzetako ikasleekin batera, Mendaroko auzo guztietan zehar.

Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu, beti ere indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz eta erantzunkidetasunez jokatuz.