Albisteak
Atzealdea

Musika saioa eskainiko du Cebriday taldeak Mendaron uztailaren 3an

.

2020·06·25


Musika saioa eskainiko du Cebriday taldeak Mendaron uztailaren 3an

 

Cebriday taldeak musika saio bat eskainiko du uztailaren 3an 19:00etan, Mendaroko Santa Kuzkua parkean. “Lagun arteko topaketa musikal bat” izango dela adierazi dute. Bost musikari elkartuko dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Normaltasun berrira bidean, antolatzen hasi dira ekintza kulturalak ere eta Mendaron zuzeneko musikaz gozatzeko aukera emango du Cebriday taldeak uztailaren 3an.