Berriak

Atzealdea Motxaila Eguna asteburuan Mendaron

• Ostiralean, martxoak 17, ‘Zerua: Motxailen aterpe’ bertso saioa antolatu da San Agustin Kulturgunean, eta larunbatean, berriz, martxoak 18, Motxaila eguna egun osoko egitarauarekin.

2023·03·15


Motxaila Eguna asteburuan Mendaron

  • Ostiralean, martxoak 17, ‘Zerua: Motxailen aterpe’ bertso saioa antolatu da San Agustin Kulturgunean, eta larunbatean, berriz, martxoak 18, Motxaila eguna egun osoko egitarauarekin.

 

Martxoaren 17an eta 18an Motxaila Eguna antolatu dute herriko hainbat eragilek Mendaroko Udalaren babesarekin.

Ostiralean, martxoak 17, ‘Zerua: Motxailen aterpe’ bertso saioa antolatu da San Agustin Kulturgunean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Joanes Illarregi bertsolariek hartuko dute parte. Gai jartzailea Ainhoa Urbieta izango da. 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude Morroskilon eta Aitzbeltzen.

Larunbatean, berriz, martxoak 18, Motxaila Eguna izango da. Honakoa da egitaraua:

  • 9:00 – Gaztetxetik irteera.
  • 11:00 – Aitzbeltzeko koban ipuin kontalariak poesia, musika, hamaiketakoa.
  • 15:00 – Gaztetxean bazkaria.
  • 18:30 – Miren G karropoteoan.
  • 22:30 – Bazapiztiak taldearen kontzertua Gaztetxean.
  • Ondoren erromeria Muxutruk! Taldearekin.

Mendaroko Udalak herritarrei dei egiten die antolatutako ekintzetan parte hartzera.