Link interesgarriak
Mendarora sartzeko zubia birgaitzeko obrak direla eta, maiatzaren 20an eta 21ean zirkulazioan eragina izango duten lanak aurreikusten dira
2024·05·20
Mendarora sartzeko zubia birgaitzeko obrak direla eta, maiatzaren 20an eta 21ean zirkulazioan eragina izango duten lanak aurreikusten dira
Maiatzaren 20an, biribilguneko zirkulazioan eragin puntualak izango dira, baina Mendarora sartzeko eta irteteko mugimendu guztiak baimenduta egongo dira.
Maiatzaren 21eko gauean ezingo dira ibilgailu astunak zubitik igaro 23:00etatik 06:00etara. Ibilgailu arinak eta anbulantziak ezin izango dira zubira sartu Mensarozabal kaletik; Kilimonen barrena txandakako zirkulazioa seinalistek arautuko dute.
Barkatu eragozpenak.