Link interesgarriak

Atzealdea Mendaron Santa Ageda eskean irtengo dira otsailaren 5ean

• Aurten ez dira baserrietara joango eta kalera mugatuko da eskea. 9:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean eta 14:00ak bitarte ibiliko dira kalez-kale, portaletan sartu gabe. • Beñat Lizaso eta Aitzol Urain izango dira koplariak.

2022·02·07


Mendaron Santa Ageda eskean irtengo dira otsailaren 5ean

  • Aurten ez dira baserrietara joango eta kalera mugatuko da eskea. 9:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean eta 14:00ak bitarte ibiliko dira kalez-kale, portaletan sartu gabe.
  • Beñat Lizaso eta Aitzol Urain izango dira koplariak.

 

Santa Ageda egunean, otsailak 5, kantu doinuak nagusituko dira Mendaroko kaleetan. Iaz Covid-19aren pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen ohitura, baina aurten berreskuratu eta segurtasun neurri oro betez eta uneko egoerara egokituta burutuko da.

Hain zuzen, aurten ez dira eskean baserriz-baserri ibiliko eta kalera mugatuko dute ekimena. 9:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean eta 14:00ak bitarte ibiliko dira kalez-kale, portaletan sartu gabe.

Beñat Lizaso eta Aitzol Urain izango dira koplariak. Batzen den jendearen arabera erabakiko dute talde bakarra osatu edo bi talde egin.

Mendaroko Udalak herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatzen ditu.