Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaron herritar berrientzako harrera protokoloa diseinatzeko prozesua martxan

.

2025·05·30


Mendaron herritar berrientzako harrera protokoloa diseinatzeko prozesua martxan dago. Lehenengo ongi etorri saio instituzional pilotua ekainaren 12an izango da.

Mendaroko udala pasa den otsailean herrira iritsi berri diren herritarrentzat Harrera Protokoloa diseinatzen hasi zen, Emun aholkularitzaren gidaritzapean. Helburu nagusia, Mendaroko elkarbizitza indartzea da, hots, pertsona guztiek komunitatearen parte sentitzeko aukera izan dezaten. Protokolo honen asmoa, gure herrira bizitzera datozen bizilagun berriei harrera egitea eta orientazioa eskaintzea da. Hau da, Mendaro hobeto ezagutzeko informazioa eta baliabideak eskaintzeaz gain, herritarrekin eta herriko eragileekin lehenengo harremanak sortzeko aukerak eskaintzea.

Protokolo honen garapena bi fasetan gauzatuko da. Lehenik eta behin harrera instituzionala burutuko da, horretarako udal langileek formazioa jaso dute eta zerbitzu gida bat ere sortu da. Fase honen amaiera lehen ongi etorri saioarekin amaituko da ekainaren 12an.

Bigarren fasea, harrera integrala, uda ondoren hasiko da. Helburua da, herriko eragile desberdinen zein norbanakoen parte hartzea sustatzea. Izan ere, herriko bizilagun berrien integrazioa errazteko babes-sare edota baliabide sare desberdinen berri eman nahi da eta elkarren arteko lehen ukipenak ematen hastea.

Ekainaren 12an egingo den ongi etorri saioa, saio instituzionala izango da, hau da, udalak herrian dauden zerbitzu eta baliabideen berri emango die herrira iritsi berri diren herritarrei.

Bigarren faseari, harrera integralari, udazkenean emango diogu hasiera. Horretarako, Udala  uda aurretik herriko eragileekin harremanetan jarriko da hurrengo fasearen berri emateko eta asmoak azaldu eta prozesuan parte hartzeko gonbidapena egiteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, udaletik pasa edo:

  • Telefonoa: 943033282
  • Emaila: gizartekintza@mendaro.eus