Link interesgarriak

Atzealdea Mendaron Helduen Hezkuntzako (HHE) ikasgela bat irekitzeko saiakera egingo da

Taldea osatzen bada, datorren ikasturtean udaletxeko gela batean emango dira helduentzako eskolak. 

2024·07·01


Mendaron Helduen Hezkuntzako (HHE) ikasgela bat irekitzeko saiakera egingo da

Taldea osatzen bada, datorren ikasturtean udaletxeko gela batean emango dira helduentzako eskolak. 

Helduen Hezkuntzak (HHE) oinarrizko prestakuntza eskaintzen du, alfabetatzetik Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeraino. Azken ikasturtean, Mendaroko dozena bat herritarrek egin dute Helduen Hezkuntza inguruko herrietan. Eskaria dela eta, herrian bertan ikasgela bat irekitzea proposatu da.

Mendaroko alkatea, Enetz Ezenarro, HHEko arduradunekin bildu zen aukera horren inguruan eztabaidatzeko. Taldea osatzen bada, Udalak udaletxeko lokal bat utziko du HHEko formazioak bertan egin daitezen datorren ikasturtean. Irailean irekiko da matrikulazioa.

Enetz Ezenarroren hitzetan: "Mendaroko Udaletik uste dugu ezinbestekoa dela herritarrei gutxieneko hezkuntza maila bermatzeko tresnak eskaintzea. Mendaro herri anitza da eta guztiontzako aukerak eskaini beharko lituzke. Udal-erakunde gisa, gure  ardura da lokal eta baliabideak erabiltzeko erraztasunak ematea, eta horregatik, gure esko dagoena egingo dugu HHEko ikasleak beraien herrian bertan klasera joan daitezen ".