Albisteak

Mendaroko XXVII. Euskarazko Ipuin Lehiaketaren sari banaketa urtarrilaren 28an egingo da

• Guztira 825 parte hartzaile egon dira, inoizko zifrarik altuena. • Egungo egoeraren ondorioz, sari banaketan ez da ikuslerik izango; saridunak eta hauen familia artekoak bakarrik.

2022·01·27


Mendaroko XXVII. Euskarazko Ipuin Lehiaketaren sari banaketa urtarrilaren 28an egingo da

  • Guztira 825 parte hartzaile egon dira, inoizko zifrarik altuena.
  • Egungo egoeraren ondorioz, sari banaketan ez da ikuslerik izango; saridunak eta hauen familia artekoak bakarrik.

 

Ostiral honetan, urtarrilaren 28an, egingo da Mendaroko XXVII. Euskarazko Ipuin Lehiaketaren sari banaketa. Ekitaldia Mendaroko liburutegian izango da, 20:00etatik aurrera. Egungo egoera dela eta, sari banaketan ez da publikorik izango; soilik saridunak eta hauen familiarrak.

Aurtengo lehiaketara inoiz baino parte hartzaile gehiago aurkeztu dira; guztira 825. Hainbeste parte hartzaile izatearen arrazoietako bat lehiaketan egindako moldaketak izan daitezke. Gainera, parte hartzeagatik ematen diren oroigarriak ere gustukoak izaten dira parte hartzaileentzat. Hori horrela, honako parametro hauetan banatzen da parte hartzaileen banaketa:

  • A maila (LH1, LH2, LH3 eta LH4): 419 marrazki, ipuina irakurri ondoren egindakoak (214 mutil eta 205 neska.
  •  B maila (LH5, LH6, DBH1 eta DBH2): 259 ipuin (138 neska eta 121 mutil).
  • C maila (DBH3 eta DBH4): 146 komiki (85 neska eta 61 mutil).

Maila bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta irabazleek tablet bana jasoko dute.