Link interesgarriak
Mendaroko XXVI. Aire Libreko Pintura Lehiaketako lanen erakusketa urriaren 10a bitarte bisita daiteke Lagun Betikoak elkartean
2021·10·05
Mendaroko XXVI. Aire Libreko Pintura Lehiaketako lanen erakusketa urriaren 10a bitarte bisita daiteke Lagun Betikoak elkartean
-
Ostiraletik igandera bisita daiteke 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
-
Aurten ere herri desberdinetako margolariek hartu dute parte, 19 guztira: 14 urtetik beherako 11 partaide eta 14 urtetik gorakoak 8.
Pasa den irailaren 25ean gauzatu zen Mendaron XXVI. Aire Libreko Pintura Lehiaketa. Aurten ere herri desberdinetako margolariek hartu dute parte, 19 guztira: 14 urtetik beherako 11 partaide eta 14 urtetik gorakoak 8. Mendaroko herria izan zuten gaitzat.
14 urtetik gorako kategorian Jose Reyes leioarra izan zen garaile, eta 14 urtetik beherakoen artean, berriz, Jason Felgera eibartarra. Saridun guztiak:
14 urtetik gorakoak
-
1.go saria 700 €: Bilbo
-
2.go saria 500 €: Astraburuatik, Jose Miguel Arranz.
-
3.go accessit saria 300 €: Bergaratik, Juan Jose Altuna.
-
4.go accessit saria saria 300 €: Leioatik, Jose Reyes.
14 urtetik beherakoak
-
1.go saria A maila (margotzeko material kaxa): Eibartik, Jason Felgera.
-
1.go saria B maila (margotzeko material kaxa): Leaburutik, Irati Larreta.
2. margolan saridunaren zozketa egin zen ere, eta irabazlea Txomin Zulaika suertatu zen.
Epaile lanak egiten Bingen de Pedro, Aitor Etxeberria eta Aitor Sarasketa izan ziren.
Erakusketa, urriaren 10 bitarte
Urriaren 10 bitarte, ostiral, larunbat eta igandeetan XXVI. Aire Libreko Pintura Lehiaketako lanen erakusketa ikusgai dago Lagun Betikoak elkartean. Honakoa da ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Margolanak jasotzeko azken eguna azaroak 29 izango da.