Albisteak
Atzealdea

Mendaroko XXV. aire libreko margo lehiaketa egingo da irailaren 26an

Mendaroko herria da gaia eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira.

2020·09·21


Mendaroko XXV. aire libreko margo lehiaketa egingo da irailaren 26an

  • Mendaroko herria da gaia eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira.
  • Lanen aurkezpena Goñati pilotalekuan izango da, eguardiko 13:00etatik 14:00etara.
  • Epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak eta egunean bertan emango dira jakitera 14:30etan.

Irailaren 26an egingo da Mendaroko XXV. aire libreko margo lehiaketa eta edonork har dezake parte. Mendaroko herria da gaia, eta teknika, formatua eta euskarria libreak izango dira. Goñati pilotalekuan egingo da lanen zigilatzea, 9:00etatik 11:00etara. Euskarriei dagokienez, lanerako prest eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki edo zirriborrorik. Lanak bertan aurkeztuko dira eguardiko 13:00etatik 14:00etara.

Erakusketa egingo da aukeratutako lanekin urriaren 2tik 11ra, ostiral, larunbat eta igandeetan 12:00tatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Lagun Betikoenean. Erakusketaren ondoren, lanak jasotzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Haurrek ere parte har dezakete

Aire libreko margo lehiaketan haurrek ere parte har dezakete eta baldintza berdinak mantenduko dira. Bi maila egongo dira, A maila HH2tik LH2ra eta B maila LH3tik DBH3ra. Haur saridunek pintura materiala irabaziko dute.