Agenda

Atzealdea MENDAROKO XVIII. EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETA

.
17 AZA 09 AZA

MENDAROKO XVIII. EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETA

Haur eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatuz

A MAILA: LH1 LH2 LH3 LH4

Ipuina ilustratu Ipuina irakurri eta ondoren marrazki bat egin.

Ipuinaren kopiak udaletxean, ludotekan eta liburutegian egongo dira.

A4 tamainako orrian egin behar da eta margo mota eta teknika guztiak onartuko dira

B maila: LH 5 LH 6 DBH 1 DBH 2

Ilustrazioa ipuin bilakatu Ilustrazioa oinarritzat hartuz ipuin bat egin.

Ilustrazioaren kopiak, udaletxean, ludotekan, gaztelekuan eta liburutegian egongo dira.

Ipuinak euskaraz idatziak izango dira, eskuz edo ordenagailuz idatzita eta gehienez 2 orrialdekoak.

C MAILA: DBH 3 DBH 4

Komikia OSATU Ematen den komikiaren bunbuiloak bete.

Parte hartzeko orri eredua, udaletxean, liburutegian eta gaztelekuan egongo dira

Eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak.

Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira.

SARIAK

 

MAILA BAKOITZEko irabazlearentzat: ARGAZKI KAMARA BAT

Parte hartzen duten guztieNTZAT: oroigarri bat

 

Lan guztiak 2022ko abenduak 9 baino lehen aurkeztu behar dira. Gaitzizen batekin sinatu egindako lana eta gaitzizen berdina duen kartazal/dokumentu baten barruan ipini datu hauek: Izen abizenak, ikastetxearen izena, maila eta telefonoa

         Aurkeztu, Mendaroko Udalean, posta arruntez, eskura edo emailez*;

MENDAROKO UDALA Herriko Enparantza 1 zkia. 20850 Mendaro / kultura@mendaro.eus

*WORD edo PDF formatuan bakarrik bidali daitezke. Ez da onartuko bestela iritsitako lanik.

Ez da epe horretatik kanpo aurkeztutako lanik onartuko. Aurkeztutako lanak, Mendaroko Udalaren jabetzara pasako dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe utzi ahal izango da.

 

 

A MAILA.  IPUINA ILUSTRATU. IRAKURTZEKO IPUINA

B MAILA. ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU. (word formatuan)

B MAILA. ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU. (pdf formatuan)

C MAILA. KOMIKIA OSATU (word formatuan)

C MAILA. KOMIKIA OSATU (pdf formatuan)