Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko XI. Pintxo Lehiaketa apirilaren 22 eta 23an ospatuko da
2023·04·17
Mendaroko XI. Pintxo Lehiaketa apirilaren 22 eta 23an ospatuko da
- Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernek hartuko dute parte lehiaketan.
- Pintxo onena bozkatzen dutenen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozketatuko dira
Mendaroko XI. Pintxo Lehiaketa larunbat eta igande honetan ospatuko da, apirilaren 22an eta 23an. Lehiaketan herriko lau tabernek hartuko dute parte: Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Ormola eta Uztargi tabernek.
Larunbatean zein igandean, lehiaketaren ordutegia berdina izango da: goizeko txanda 12:00etatik 15:00etara bitartean izango da, eta arratsaldekoa, aldiz, 19:00etatik 21:00etara.
Pintxo onena aukeratzen laguntzen dutenen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozketatuko dira. Gainera, larunbat arratsaldea Bizi Poza Txarangak alaituko du, kalejira bat eskainiz 19:00etatik aurrera.