Albisteak

Mendaroko X. Pintxo Lehiaketa ospatuko da apirilaren 9an eta 10ean

• Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernek hartuko dute parte lehiaketan. • Pintxo onena bozkatzen dutenen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozketatuko dira

2022·04·05


Mendaroko X. Pintxo Lehiaketa ospatuko da apirilaren 9an eta 10ean

  • Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernek hartuko dute parte lehiaketan.
  • Pintxo onena bozkatzen dutenen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozketatuko dira

 

Mendaroko X. Pintxo Lehiaketa ospatuko da larunbat eta igande honetan, apirilaren 9an eta 10ean. Lehiaketan herriko lau tabernek hartuko dute parte: Aitz Beltz, Lagun Betikoak, Uztargi eta Ormola tabernek.

Larunbatean zein igandean, lehiaketaren ordutegia berdina izango da: goizeko txanda 12:00etatik 15:00etara bitartean izango da, eta arratsaldekoa, aldiz, 19:00etatik 21:00etara.

Pintxo onena aukeratzen laguntzen dutenen artean 50 euroko hiru erosketa-bonu zozketatuko dira. Gainera, larunbat arratsaldea Bizi Poza Txarangak alaituko du, kalejira bat eskainiz 19:00etatik aurrera.