Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udaletxe sarreran kokatutako musukoen makinak ia 5.000 banatu ditu jada

Txartel bidez, herritarrak 4 maskarez osatutako sorta eskuratzeko aukera du, egunean behin baino gehiagotan. Maskara gehiago nahi dituztenentzat, txartelik gabe ere eros daitezke ere, 4 unitateko sorta 3€tan.

2020·07·29


Mendaroko Udaletxe sarreran kokatutako musukoen makinak ia 5.000 banatu ditu jada

  • Txartel bidez, herritarrak 4 maskarez osatutako sorta eskuratzeko aukera du, egunean behin baino gehiagotan. Maskara gehiago nahi dituztenentzat, txartelik gabe ere eros daitezke ere, 4 unitateko sorta 3€tan.
  • Astelehenetik ostiralera dago eskura zerbitzua, abuztuan, honako ordutegian: 08:00-14:00.

 

Mendaroko Udalak maskarak banatzeko makina bat ezarri zuen ekainean Udaleko sarreran. Jada ia 5.000 maskara eskuratu dituzte herritarrek. Udalean bertan eskuratu ahal den txartel baten bitartez edota berau gabe lortu ahal dira. 4 maskaraz osatutako sortak daude eskura.

Txartel bidez, herritarrak 4 maskarez osatutako lotea eskuratzeko aukera du, egunean behin baino gehiagotan. 2 euroko prezioa du sorta bakoitzak txartel bidez erostean: 0,50€ maskarako.

Maskara gehiago nahi dituztenentzat, txartelik gabe ere eros daitezke ere, 4 unitateko sorta 3€tan.

Astelehenetik ostiralera dago eskura zerbitzua, abuztuan honako ordutegian: 08:00-14:00.

Segurtasun neurri oro betetzen du vending-puntuak: gel hidro-alkoholikoa du, erabiltzaileak eskuak desinfektatu ahal izateko maskarak atera aurretik eta ondoren, eta, horrela, kutsatzeak saihesteko.