Albisteak
Atzealdea

Mendaroko udaleku irekietarako taldeak osatu dira eta uztailaren 1ean hasiko dira

Gurasoentzat informazio bilera antolatu da Udaletxeko Udalbatza aretoan ekainaren 29an, arratsaldeko 18:00etan.

2020·06·25


Mendaroko udaleku irekietarako taldeak osatu dira eta uztailaren 1ean hasiko dira

  • Mendaroko Udalak Elgoibarko Izarra Elkartearekin batera udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere, egoerak eskatzen dituen aldaketak lehenetsiz. Taldeak osatu dira dagoeneko eta uztailaren 1ean hasteko prest dago dena.
  • Gurasoentzat informazio bilera antolatu da Udaletxeko Udalbatza aretoan ekainaren 29an, arratsaldeko 18:00etan.

 

Mendaroko udaleku irekietarako taldeak osatu dira dagoeneko eta guztia prest dago uztailaren 1ean hasteko. Gurasoentzat informazio bilera antolatu da Udaletxeko Udalbatza aretoan ekainaren 29an, arratsaldeko 18:00etan, egoerak eskatzen dituen segurtasun neurrien berri emateko eta galderak erantzuteko.

Aurten hiru txandatan eskainiko dira Mendaroko udaleku irekiak H.H.5etik L.H.6.mailara bitarteko haurrentzat, bizi dugun egoera berrira moldatuz. Lehen txanda uztailaren 1etik 15era izango da, bigarrena 16tik 30era, eta, txanda bakarrean (uztailaren 1etik 30era) parte hartzeko aukera ere badago.

Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara, haurrek jolas eta jardueren bidez aisialdian euskaraz ongi pasaraztea da helburua, modu aktibo, parte hartzaile, sortzaile eta osasungarrian. Begirale bakoitzak zortzi haurreko taldea osatuko du, gehienez.