Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalbatzak 2023ko tasa eta zerga guztiak izoztea onartu du aho batez

• Iñaki Arregi alkateak nabarmendu du “helburu nagusia herritarrei laguntzea da arnas pixkat emanaz alor ekonomikoan”.

2022·10·10


Mendaroko Udalbatzak 2023ko tasa eta zerga guztiak izoztea onartu du aho batez

 

  • Iñaki Arregi alkateak nabarmendu du “helburu nagusia herritarrei laguntzea da arnas pixkat emanaz alor ekonomikoan”.

 

Mendaroko Udalak aho batez onartu zuen pasa den ostegunean, irailak 29, ospatutako Osoko Bilkuran udal zerga eta tasa guztiak izoztea 2023an. Honela, Udal Gobernuak (EAJ-PNV) tasa eta zergak izozteko proposamenari baiezkoa eman zion bertaratutako oposizioko alderdiak (EH Bildu). PSE-EEko zinegotziak ez zuen Udalbatzan parte hartu.

Iñaki Arregi alkateak nabarmendu du “helburu nagusia herritarrei laguntzea da arnas pixkat emanaz alor ekonomikoan. Dena gorantza doan unean, Udaletik tasa eta zerga guztiak izoztuko ditugu, zerbitzu oro mantenduz. Udalaren finantza egoera ona da eta horrek ahalbidetzen digu neurriok hartzea. Zergak eta tasak izozteak prezioen igoerari eta krisi energetikoari aurre egiten lagunduko du, familien gaineko eragin ekonomikoa murriztuz”.

Orain, 30 egunez, jendaurrean egongo da Udalbatzak onartutako 2023ko Ordenantza Fiskalen proposamena herritarrek beren iradokizunak egin ditzaten.