Albisteak

Mendaroko Udalaren Osoko Bilkura ostegun honetan, otsailak 24

.

2022·02·21


Mendaroko Udalaren Osoko Bilkura ostegun honetan, otsailak 24

 

Ostegun honetan, otsailaren 24a, Mendaroko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du arratsaldeko 19:30etan. Honakoa da gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkuraren aktaren zirriborroa onartzea, 2017 (2022.01.27).
  2. Mendaroko 2020-2023 Diru-laguntzen Plan Estrategikoa aldatzea.
  3. Mendaroko 2022ko aurrekontuetako diru-laguntza izendunen eranskina aldatzea.
  4. Kredituak aldatzea 2/2022: kreditu gehigarriak.
  5. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mendaroko Udalaren arteko hitzarmena, etxez etxeko laguntza-zerbitzua finantzatzeko.
  6. Fatxaden ordenantzaren 10.1 artikulua aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salaren urriaren 1eko 355/2021 epaira egokitzeko.
  7. Kontsumitzaile kalteberen eskubideei buruzko mozioa.
  8. Alkatetzaren ebazpenak.

Galde-eskeak.

IRAGARKIA