Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak zehaztu du 2023-27 legealdirako antolaketa eredua
2023·07·17
Mendaroko Udalak zehaztu du 2023-27 legealdirako antolaketa eredua
- Orain arteko antolaketa-eredua mantenduko da hiru eremu handiren eraketan oinarrituta: Antolaketa, Lurraldea eta Herritarrak, udal-arloak eta -sailak horietan batuta.
- Gainera, osoko bilkuren aldizkakotasuna, ordainsari-taula edo kide anitzeko organoetako ordezkaritza onartu dira.
Pasa den astelehenean, uztailak 10, Mendaroko Udalbatzak ez-ohiko Osoko Bilkura burutu zuen eta Udalaren antolaketa zehaztu. Orain arteko antolaketa-eredua mantenduko da hiru eremu handiren eraketan oinarrituta: Antolaketa, Lurraldea eta Herritarrak, udal-arloak eta -sailak horietan batuta.
Batzorde bakoitza honako talde politiko hauek eta haien ordezkariek osatuko dute:
- ANTOLAKUNTZA BATZORDEA. Lehendakaria: Enetz Ezenarro Arriola. Bokalak: Sonia García Raposo, Borja Rodriguez Barreras, Amaia Urra Mardaraz eta Iñaki Arregui Uria.
- HERRITARTASUN BATZORDEA. Lehendakaria: Jabier Muñoz Moreno. Bokalak: Dorleta Lazarobaster Arakistain, Enetz Ezenarro Arriola, Nerea Isasi Bedayo eta Nuria Clara Guerola Horrillo.
- LURRALDE BATZORDEA. Lehendakaria: Borja Rodriguez Barreras. Bokalak: Sonia Garcia Raposo, Jabier Muñoz Moreno, Iñaki Arregui Uria eta Nerea Isasi Bedayo.
Udalaren barne-antolamenduari dagokionez, honako kargu eta izendapen hauek ezarri ziren:
- Alkatea: Enetz Ezenarro Arriola.
- EH Bildu taldeko bozeramailea: Enetz Ezenarro Arriola.
- EAJ-PNV taldeko bozeramailea: Iñaki Arregui Uria.
Gainera, korporazioaren ordezkariak kide anitzeko hainbat organotan izendatu ziren. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- DEBEMENeko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- MENDARO IKASTOLAko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- DEBABARRENEKO MANKOMUNITATEko ordezkaria: Enetz Ezenarro.
- DEBEGESA ko ordezkaria: Enetz Ezenarro.
- GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEAko ordezkaria: Enetz Ezenarro
- UEMA: Dorleta Lazarobaster eta EAJko ordezkari bat.
Soldatak
Mendaroko Udaleko alkateak arduraldi esklusiboa izango du, lanaldi osoz eta EHUko irakasle moduan zeukan soldata berdinarekin, hau da, urteko soldata gordina: 50.045,88 €koa izanik.
Arduraldi esklusiboa edo partziala ez duten zinegotziek honako ordainketa hauek jasoko dituzte bileretara bertaratzeagatik:
- Batzorde lehendakariak: 95€/bilera.
- Bokalak: 40€/bilera.
Talde politikoak: 105 € talde politikoagatik + 33 € zinegotzi bakoitzagatik
Osoko Bilkurak
Azkenik, jakinarazi da Osoko Bilkurak hilero ohiko bilkurak egingo dituela hileko azken ostegunetan arratsaldeko 19:00etan.