Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak zakarrontzi berriak jarri ditu Azpilgoeta auzoan

1
• Orain artekoa metalezko zakarrontzia zen, mantenu aukera murritzekoa. Orain ezarri direnak polietileno materialaz egindakoak dira, 50 litrokoak, eta tapa dute.

2023·02·09


Mendaroko Udalak zakarrontzi berriak jarri ditu Azpilgoeta auzoan

  • Orain artekoa metalezko zakarrontzia zen, mantenu aukera murritzekoa. Orain ezarri direnak polietileno materialaz egindakoak dira, 50 litrokoak, eta tapa dute.

 

Mendaroko Udalak, herriko hiri-altzariak berritzeko lanarekin aurrera jarraitzen du: 12 zakarrontzi berri jarri ditu Azpilgoeta auzoan. Udal Brigadak burutu du lana.

Udaletik nabarmendu dutenez, “Azpilgoeta plan pilotu modura hartu dugu ikusi dugulako herrian zakarrontzi gehiegi dagoela metro gutxitan. Azpilgoeta auzoan 20 zakarrontzi zeuden. Hainbeste zakarrontzi egoteak garbiketan oztopoak sortzen zituen. Aztertu da erabilera eta ondorioztatu dugu 12rekin nahikoa dela eremu horretan”.

Horrez gain, Mendarorako zakarrontzi-modelo berria zehaztu du Debabarrena Mankomunitatearekin elkarlanean. Orain artekoa metalezko zakarrontzia zen, mantenu aukera murritzekoa. Orain ezarri direnak polietileno materialaz egindakoak dira, 50 litrokoak, eta tapa dute.

Modelo berri honekin ekidin nahi da herritarrek zabor poltsak zakarrontzi hauetan uztea eta, aldi berean, haizeak zaborra ez ateratzea edukiontzietatik kanpora.  

1