Eduki publikatzailea

Berriak

Atzealdea Mendaroko Udalak, Uemak antolatutako Bertatik Bertara kanpainaren barruan informazio-orria, paperezko manteltxoak eta kartelak banatuko ditu denda, taberna eta ostatuetan

.

2025·06·25


 


 

Mendaroko Udalak aurten ere bat egin du UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) antolatu duen Bertatik Bertara kanpainarekin.

Kanpaina honen bidez bi helburu nagusi bultzatu nahi dira:

  • Herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi ditugu.
  • Herrira etortzen diren bisitariak euskaraz gozatzera animatu nahi ditugu.

Zuk eskaintzen duzun zerbitzua euskararen erakusleiho ere bada neurri handi batean eta, horregatik, egitasmo honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Eta, horretarako, zer egin dezakegun?

  • Kanpainako informazio-orria zure denda, taberna edo ostatuan jendaurrean jarri.
  • Jatortuak ematerako orduan kanpainarako prestatu diren paperezko mahai-gaineko (manteltxo) indibidualak erabili.
  • Zure establezimenduan erabiltzen dituzun hizkuntza paisaiako elementuetan (kartelak, menua, ordutegia, musika…) euskara erabili.

Kanpainan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da jendaurrean erabiliko dituzun kartelak, menuak eta abar euskaraz edo elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) izatea. Gogoratu UEMAk eta Mendaroko Udaleko Euskara Zerbitzuak jendaurrean erabiliko dituzun oharrak, kartelak, menuak eta abar euskaratzeko laguntza eskainiko dizula.

  • Zerbitzua eskaintzerakoan, ahal den neurrian, ahoz ere euskararen erabilera bultzatu.

Besterik gabe, eskerrik asko egitasmo honetan bidelagun izatearren.