Link interesgarriak
2024·02·28
Mendaroko Udalak udal-buletina zabalduko du hilean behin
Herritarrek udalak egiten duenaren berri izan dezaten, Mendaroko Udalak, hilean behin, udal-buletina zabalduko du sortu berri duen WhatsApp komunitatearen bitartez.
Herritarrek udalean gertatzen den guztiaren informazioa jasotzeko eskubidea dute; Udal gobernuak argi du eskubide hori bermatu nahi duela, eta horretarako, kanal berri bat sortu du: WhatsApp komunitate bat.
Kanal honen bitartez, Mendaroko Udalak udal-buletina partekatu du. Buletinak azken hilabetean udaletxean gertatutakoa jasoko du, eta hilean behin bidaliko da, euskarazko zein gaztelerazko bertsioetan.
Komunitatera atxikitzeko, herritarrak ondorengo estekan sartu beharko dira: https://chat.whatsapp.com/KGXuoLxp7v2AJ8cZwCLTk6. Partaidetza anonimoa da, hau da, norberaren mugikor zenbakia izkutuan egongo da gainontzeko taldekideentzat; eta herritarrek nahi dutenean izango dute taldetik irteteko aukera.