Albisteak
Atzealdea

Mendaroko udalak tramiteak erraztu ditu hipoteka-zorraren moratoria eskatzeko

Mendaroko Udala taldekako errolda egiaztagiriak egiten hasiko da, e-mail bidez, Mendaroko familiek, berariaz, hipoteka-zorren moratoriak eskatu ahal izan ditzaten.

2020·04·03

Horrela bada, Mendaroko bizilagun guztiek egiaztagiri hau eskatu ahal izango dute erregistroa@mendaro.eus helbidera e-mail bat bidalita. Horrekin batera, etxebizitzan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztiek behar bezala betetako eta sinatutako eskaera bat aurkeztu beharko dute, baita bertan eskatzen den dokumentazioa ere. Erantzuna bide berbera erabilita jasoko du eskatzaileak, eta hori tramitatzea lehentasunezkoa izango da.

Eskaera hemen jaitsi dezakezu. Gogora ezazu behar bezala betetzea eta sinatzea, eta etxebizitza horretan bizi diren 16 urtetik gorako pertsona guztiak identifikatzen dituzten agiriak eranstea.

Honi lotutako agiriak:

ESKAERA

BOE