Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak sare bat ezarri du Padel Pistan pilotak eremutik ateratzea saihesteko

Erabiltzaileen erosotasunean aurrera-pausu bat ematearekin bat, beren segurtasuna bermatzen da ere, piloten bila joatean jasan ditzaketen arriskuak ekidinez.

2020·07·16


Mendaroko Udalak sare bat ezarri du Padel Pistan pilotak eremutik ateratzea saihesteko

  • Erabiltzaileen erosotasunean aurrera-pausu bat ematearekin bat, beren segurtasuna bermatzen da ere, piloten bila joatean jasan ditzaketen arriskuak ekidinez.

 

Mendaroko Udalak Padel Pistan sare bat ezarri du, pilotak pistatik kanpora irten ez daitezen. Horrela, erabiltzaileen erosotasunean aurrera-pausu bat ematearekin bat, beren segurtasuna bermatzen da ere, piloten bila joatean jasan ditzaketen arriskuak ekidinez. Gainera, padeleko pilotak oso leunak dira eta hondatu egiten ziren pistatik kanpora ateratzean.

Sarea polipropilenozkoa da, trinkotasun handiko txirikordatua duena, 3,5 mmko lodiera, 40x40 mmko lauki-sarea, kolore zurian.

Neurri honekin erabiltzaileek egindako eskaerari erantzuna eman dio Udalak.