Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak padel pistako belarra mantentzeko lanak egin ditu

1
• Belarra garbitu eta eskuilatu du, gainazala harrotu eta aireztatu du, junturak eta puntu kritikoak ikuskatu ditu, eta hareazko betegarria jaso eta birbanatu du. • Azken helburua herritarrei kirola egiteko kalitatezko instalazio seguruak eskaintzea da.

2023·03·02


Mendaroko Udalak padel pistako belarra mantentzeko lanak egin ditu

  • Belarra garbitu eta eskuilatu du, gainazala harrotu eta aireztatu du, junturak eta puntu kritikoak ikuskatu ditu, eta hareazko betegarria jaso eta birbanatu du.
  • Azken helburua herritarrei kirola egiteko kalitatezko instalazio seguruak eskaintzea da.

 

Mendaroko Udalak padel pistako belarra mantentzeko hainbat lan egin ditu.

Belarra garbitu eta eskuilatu du. Haizeak eta euriak edo jendearen joan-etorri etengabeak silizezko harea lekuz aldarazi zuten eta soropileko zuntzak zanpatu. Halaber, azalera harrotu eta aireztatu da, jokoaren gainazaleko kirol-ezaugarriak berreskuratzeko eta oso trinkotutako edo irregulartasunak dituen soropil batek eragindako lesioak edo irristadak murrizteko.

Junturak eta puntu kritikoak ikuskatu dira ere, eta hareazko betegarria jaso eta birbanatu da: jolaserako baldintza egokiei eusteko, hondarra berritu du, eta modu uniformean banatu da eremu zigortuenetan, gainazala egonkor mantentzeko.

Azken helburua herritarrei kirola egiteko kalitatezko instalazio seguruak eskaintzea da.

1