Link interesgarriak

Atzealdea Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, urriak 28

.

2021·10·27


Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, urriak 28

 

Ostegun honetan, urriak 28, arratsaldeko 19:00etan, Mendaroko Udalak Ohiko Osoko Bilkura gauzatuko du honako gai zerrendarekin:

  1. Aurreko sesioaren aktaren borradorea onartzea, halabada (2021.09.30)
  2. 2022ko ordenantza fiskalen onarpena.
  3. Taxi tarifen eguneraketa
  4. Lasalde Eder baserrira doan udal-bidearen zati baten jabari publikoa desafektatzeko izapidea.
  5. Mendaro, Eibar, Elgoibar, Mutriku, Deba eta Soraluzeko udalen arteko lankidetza-hitzarmena, Eibarko udalerrian egoitza egoera larrian dauden pertsonentzako neguko dispositiboa kudeatzeko eta erabiltzeko.
  6. Andoneikuako kirolgunearen izen aldaketa.
  7. Alkatetzaren ebazpenak.

Erregu eta galderak.

 

Maite Maiora Kirolgunea

Andoneikua Kirolgunea, ostegun honetatik aurrera, urriak 28, Maite Maiora Kirolgunea izango da. Mendaroko Udalak, Osoko Bilkuran onartuko du izen aldaketa, kirolari mendarotarrari bere ibilbidea omentzeko helburuz.

Omenaldi-ekitaldia ostegun honetan izango da urriko Osoko Bilkuraren ostean, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalbatza Aretoan. Ondoren, bertatik, kirolgunera joango dira plaka jartzera.