Albisteak

Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, abenduak 30

Ostegun honetan, abenduak 30, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalak Ohiko Osoko Bilkura gauzatuko du honako gai zerrendarekin:

2021·12·29


Mendaroko Udalak Osoko Bilkura egingo du ostegun honetan, abenduak 30

 

Ostegun honetan, abenduak 30, arratsaldeko 19:30ean, Mendaroko Udalak Ohiko Osoko Bilkura gauzatuko du honako gai zerrendarekin:

  1. Aurreko sesioen akten borradoreak onartzea, halabada (2021.11.24 eta 2021.12.23).
  2. Mendaroko 2020-2023 dirulaguntzen plan estrategikoaren I eranskinaren aldaketa, 2022ko aurrekontuetara egokitzeko.
  3. Lanbidek, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmenaren onarpena.
  4. 2021eko uztailaren 31n gertaturiko ekintzengatik kereila jartzea onartzea, udalaren interesak defendatzeko.
  5. Mendaroko Udalaren eta Alokabide sarearen arteko lankidetza protokoloaren onarpena.
  6. Kilimon hiribidea eta Mendaroko ospitalearen arteko igogailu publikoen exekuzio proiektuaren kontratazioaren lizitazio espedientearen onarpena.
  7. Mendaroko irisgarritasun planaren aldaketa (kilimon hiribidea eta mendaroko ospitalearen arteko igogailu publikoen eranskinaren txertaketa).
  8. Alkatetzaren ebazpenak.

 Erregu eta galderak.