Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak ‘Mendaro bizi, erosi. Gabon Kanpaina 2021-22’ kanpaina jarri du martxan, tokiko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko
2021·12·09
Mendaroko Udalak ‘Mendaro bizi, erosi. Gabon Kanpaina 2021-22’ kanpaina jarri du martxan, tokiko establezimenduetan kontsumitzeko ohitura sustatzeko
- Herriko saltokietam erosketak egingo dituztenen artean bost saskien zozketa egingo da.
- Udalak, zozketako irabazleentzako saskiak osatzeko, parte hartzen duen establezimendu bakoitzean 150 euro inguruko erosketa egingo du.
Mendaroko Udalak, herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko helburuarekin, Mendaron bizi, erosi Gabon Kanpaina 2021-22 jarriko du martxan. Guztira 20 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan, eta bertan erosketak egingo dituztenen artean bost saskien zozketa egingo da.
Saski horiek eskuratzeko, abenduaren 14tik urtarrilaren 10era arte bitartean erosketa bat egin beharko dute kanpainan parte hartuko duten 20 establezimenduen artean. Guztira bost sari zozketatuko dira. Udalak, zozketako irabazleentzako saskiak osatzeko, parte hartzen duen establezimendu bakoitzean 150 euro inguruko erosketa egingo du.
Parte hartzaile bakoitzak abenduaren 13rako aurkeztu beharko ditu udaletxean erositako produktuen faktura eta produktuak eraman. Udalak hilaren 14an zozketa tiketak eta kanpainaren kartelak banatuko ditu kanpainan parte hartuko duten merkatarien artean. Egun horretan bertan hasi ahal izango dute merkatariek zozketako tiketak saltzen. 10 euroko gastuko bakoitzeko tiket bat banatuko da.
Zozketa urtarrilaren 21ean izango da, eta saski bakoitzerako hiru zenbaki irabazle aterako dira. Saski bakoitzeko lehen irabazleak urtarrilak 28 baino lehen aurkeztu beharko dira saskiaren bila, eta hala egin ezean, bigarren zenbaki irabazleari banatuko zaio saria. Hark otsailaren 4 baino lehenago joan beharko da udaletxera, eta hala egin ezean, hirugarren zenbakia duen pertsona izango da saritua. Honek otsailak 11 baino lehen aurkeztu beharko du bere tiketa. Sariak Udaletxean bertan jaso ahal izango dira 8:30etatik 14:00etara bitartean, sari banaketa egunean bertan jaso ezean.