Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko Udalak martxan jarri du lanbide anitzeko langile bat kontratatzeko prozesua
2025·10·30

Mendaroko Udalak martxan jarri du lanbide anitzeko langile bat kontratatzeko prozesua. 6 hilabeteko aldi baterako kontratua eskaintzen da, izendapenetik aurrera, lanaldi osokoa. Ordutegia: 7:00etik 14:15etara.
Lanpostuaren deskribapena: Kale garbiketa eta ubide, berdegune eta azpiegituren mantenua
Hauek dira ezinbesteko baldintzak:
• Gutxieneko titulazioa: Eskola Graduatua, DBH edo baliokidea. Atzerriko tituluren bat aurkeztuz gero, homologatuta egon beharko da
• Sastrakak kentzeko eta erretenak eta bideak garbitzeko lanetan esperientzia egiaztatu beharko da lan-bidearen ziurtagiriaren bidez
• B gidabaimena
• Mendaron, Elgoibarren, Deban, Mutrikun edo Soraluzen erroldatuta egon beharko du
• Langabezian eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta eta alta emanda egon beharko du
• ALPES 2025 deialdiko baldintzak bete beharko ditu
Hauek dira baloratu beharreko baldintzak:
• Euskara
• Belar-sastrakak garbitzeko lanetan esperientzia izatea eta urbanizazio-obretako igeltserotza-lanetan esperientzia izatea
Hautaketa Enplegu Zerbitzu Publikoak (LANBIDE) hautatutako izangaien artean egingo da. Nahitaez eman beharko duzu izena ELGOIBARKO LANBIDEren bulegoan (Tel.: 943023845).
Aurkezteko epea 2025eko azaroaren 7a arte egongo da zabalik, egun hori barne.
Lanbidek Udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak Mendaroko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik izanez gero, jo Mendaroko Udaletxera edo deitu 943 033 282 telefonora.