Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak, maiatzaren 25etik aurrera, aurrez aurreko arreta eskainiko du.

Zita eskatzea gomendatzen da

2020·05·20


Mendaroko Udalak, maiatzaren 25etik aurrera, aurrez aurreko arreta eskainiko du.

Koronabirusaren hedapenaren faserik kritikoena gainditu ondoren, Mendaroko Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoa berriz irekitzea erabaki du, eta beraz, maiatzaren 25etik aurrera, arreta presentziala eskainiko du.

Udalak higiene eta segurtasun neurri zorrotzak hartu ditu, deseskalatze fase honek eskatzen duen zuhurtziari erantzunez. Gel hidroalkoholikoa izango da.

Halaber, edukiera mugatua izango da. Hori dela eta, espazioa berregokitu egin da, segurtasun neurriak mantentzeko. Udaletxe barruko sarreran gehienez pertsona 1 egon ahal izango da.

Erabiltzaileek banaka joan beharko dute, mendekotasuna duten pertsonek izan ezik. 14 urte baino gutxiago dutenek senide batekin hurbildu beharko dira salbuespen-egoera honek dirauen bitartean.

Nolanahi ere, udal bulegoetara joan aurretik zita eskatzea gomendatzen da, 943 033282 telefonora deituz edo erregistroa@mendaro.eus helbidean, era berean, dagokion gaiaren inguruko kontsulta bidaliz eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa jasotzeko. Hala ere, Udalak interneten bidez telematikoki izapideak egitea gomendatzen du, ahal den guztietan.

Arreta ordutegia, 8:00etatik 13:00era izango da.

IRAGARKIA