Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak Ludoteka eta Gaztelekuaren adin tarte banaketa berria ezarriko du
2022·04·28
Mendaroko Udalak Ludoteka eta Gaztelekuaren adin tarte banaketa berria ezarriko du
- Maiatzetik aurrera, Ludotekan 4 eta 10 urte arteko haurrak ibiliko dira eta Gaztelekuan, berriz, 11 eta 17 urte artekoak. Hortaz, 2 urte jaitsiko da Gaztelekuko erabiltzaileen adin tartea.
Mendaroko Udalak Ludotekan eta Gaztelekuan erabiltzaileen adin tarte banaketa berria ezarriko du. Hori burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika sareak jarritako irizpideak jarraituko dira. Gaztematika da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sare publikoa.
Gaur egungo adin banaketa honakoa da: Ludoteka (4-12 urte) eta Gaztelekua (13-17 urte). Maiatzetik aurrera, Ludotekan 4 eta 10 urte arteko haurrak ibiliko dira eta Gaztelekuan, berriz, 11 eta 17 urte artekoak. Hortaz, 2 urte jaitsiko da Gaztelekuko erabiltzaileen adin tartea.
Urtez-urte ikusi da 11 eta 12 urtekoek Ludoteka zerbitzua gero eta gutxiago erabiltzen dutela. Nahiz eta urtero egiten den lanketa berezia adin tarte honetako haurrak erakartzeko, hala nola, egun, kokapen eta ekintza bereziak zein Gaztelekuan bertan egun bereziak, Gaztelekuan jorratzen diren ekintzekin zein lagunartearekin lotura gehiago dutela ikusi du Udalak.