Eduki publikatzailea
Berriak
Atzealdea Mendaroko Udalak lizitaziora atera du Lasalde-berritik eta Lasalde-ederretik Agarre-lasalderaino doan landa-bidea konpontzeko obra
2023·05·18
Mendaroko Udalak lizitaziora atera du Lasalde-berritik eta Lasalde-ederretik Agarre-lasalderaino doan landa-bidea konpontzeko obra
- Inbertsioa 47.172,99 € + BEZa da, eta gutxi gorabehera 4 asteko iraupena izango du obrak.
- Interesa duten enpresek www.mendaro.eus webgunearen bidez aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak ekainaren 6ra arte (egun hori barne).
Mendaroko Udalak herriko landa-bideak hobetzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du. Maiatzaren hasieran iragarri zuen Goikola landa-bidea birgaitzeko proiektuaren idazketaren esleipena, eta orain, Mendaroko Garagartza auzoko Lasalde-berri eta Lasalde-ederra etxeetatik Agarre-lasalde baserriraino doan landa-bidea konpontzeko obren lizitazioa atera berri du.
Guztira, ia kilometro erdiko bidea da. Funtsean, bidea sendotu eta egokituko da. Bide horrek, erabilera eta higaduraren ondorioz, errodadura-geruza hondatuta dauka, eta zulo batzuk agertu dira. Helburua, beraz, gehien zigortutako eremuak saneatzea eta errodadura-geruza bere sekzio osoan erabat birjartzea da, zirkulazioa bide-segurtasuneko baldintza egokietan ziurta dadin. Gainera, badiak eta ur-pasabideak berreraikiko dira eta arekak garbituko dira.
Inbertsioa 47.172,99 €+ BEZa da, eta gutxi gorabehera 4 asteko iraupena izango du obrak.
Interesa duten enpresek www.mendaro.eus webgunearen bidez aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak ekainaren 6ra arte (egun hori barne).