Link interesgarriak
Atzealdea Mendaroko Udalak lankidetza hitzarmenak izenpetu ditu Zaporeak elkartearekin eta Izan fundazioarekin
2023·05·25
Mendaroko Udalak lankidetza hitzarmenak izenpetu ditu Zaporeak elkartearekin eta Izan fundazioarekin
- Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea elikaduran lan humanitarioaren inguruan lanean diharduen elkartea da eta Izan fundazioa, berriz, droga-menpekotasunen tratamenduaren inguruan lanean diharduen elkartea da.
Mendaroko Udalak Zaporeak Solidarios Garapenerako elkartearekin eta IZAN fundazioarekin lankidetza hitzarmenak sinatu berri ditu. Guztira 725 euro bideratuko ditu bi elkarteetara 2023ko ekimenak finantzatzeko.
Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkartea elikaduran lan humanitarioaren inguruan lanean diharduen elkartea da. Helburu dute elikadura on baten bidez pertsona kalteberen egoera hobetzea, hala nola gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, gastritisa, diabetesa, haurdun dauden emakumeak edo bularreko haurrak, gaixotasun mentalak dituztenak… Mendaroko Udalak elkartearen jarduna finantzatuko du 500 eurorekin 2023an.
IZAN fundazioa droga-menpekotasunen tratamenduaren inguruan lanean diharduen elkartea da. Udalak elkartearen jarduna finantzatuko du 225 eurorekin 2023an.