Albisteak
Atzealdea

Mendaroko Udalak landa-partzelen mugak zehaztuko ditu GPS sistema erabiliz

Hainbat fasetan burutuko da lana eta lehen faseari ekingo zaio datozen asteetan: 1, 2, 4 eta 5 eremuetan jardungo da, guztira 117 partzela eta 625,731 hektarea.

2021·07·14


Mendaroko Udalak landa-partzelen mugak zehaztuko ditu GPS sistema erabiliz

  • Hainbat fasetan burutuko da lana eta lehen faseari ekingo zaio datozen asteetan: 1, 2, 4 eta 5 eremuetan jardungo da, guztira 117 partzela eta 625,731 hektarea.

 

Landa-partzelen mugak ezagutzeak kudeaketa hobetzen laguntzen du. Adibidez, nekazaritzako eta basogintzako baimenak, laguntza publikoak eta katastroarekin koordinatzea.

Kudeaketa administratiboa eta herritarren gestioak errazte aldera, Udalak landa-partzelen mugak zehaztuko ditu GPS sistema erabiliz. Hainbat fasetan burutuko da lana eta lehen faseari ekingo zaio datozen asteetan.

Lehen fase honetan, 1, 2, 4 eta 5 eremuetan jardungo da, guztira 117 partzela eta 625,731 hektarea.

Geograma S.L. enpresak burutuko ditu lanak eta Udalak 14.338 euroko inbertsioa burutuko du, BEZ gabe.